Herriko festen balio etikoaren inguruan gogoeta egiten ari da festa-batzordea. Lehen gogoeta-saioa otsailean egin zuten, eta bigarrena asteazken honetan, martxoak 20, izango da. Salatxo aretoan jarri dute hitzordua, 18:00etan, eta herriko festekin lotutako eragileak daude gonbidatuta parte hartzera.
Horrez gain, aurtengo San Pedro festetako programa lantzen ere hasiko dira.