Saioa 19:00etan izango da, Kultur Etxean, eta helburu nagusia festen programazioaren ikuspegi orokorra zehaztuta uztea izango da.
Urriaren 7an egin zen lehen bileran, festen programazioaren oinarriak lantzen hasi ziren, herriko eragileen eta herritarren proposamenak aztertuta.
Bigarren bileran, aurreko saioan landutako oinarrietatik abiatuta, proposamen berriak aurkezteko aukera izango dute parte-hartzaileek. Dena den, bileraren helburu nagusia festen programazioaren ikuspegi orokorra zehaztuta uztea izango da.
Ondoren, azaroaren 4an egingo da festa-batzordearen hirugarren eta azken bilera, 19:00etan, Kultur Etxean. Saio horretan programa itxiko da, jarduerak, artistak, ordutegiak eta guneak zehaztuta. Horrez gain, behar teknikoak landu eta eragileen arteko koordinazioa bideratuko da.
Udalak herriko eragileei, elkarteei eta herritarrei dei egiten die festa-batzordearen bigarren bileran parte har dezaten, guztion ekarpenak kontuan hartuta osatu nahi baita aurtengo San Nikolas festen egitaraua.
