‘Kaka’ antzerkirako sarrerak, asteazkenetik aurrera salgai

Udazkeneko programazioaren barruan, azaroaren 7an, larunbata, KAKA antzezlana izango da Kultur Etxean, 19:00etan.

Emanaldirako sarrerak asteazkenean, urriaren 21ean, 17:00etan jarriko dira salgai Turismo-bulegoan.

Sarrerek 10 euroko prezioa izango dute, eta pertsona bakoitzak gehienez lau sarrera erosi ahal izango ditu.