Gabonetako argiak jartzen hasi dira udal-langileak

Gabonak ate-joka ditugu, eta herrigunea apainduko duten argiak jartzen hasi dira dagoeneko udal-langileak.

Aurreko urteetako eredua jarraituko du Udalak, eta herriaren izaerarekin lotutako argi eta apaingarriak jarriko ditu. Horrez gain, herrigunetik kanpo, auzoetara zabaltzeko ahalegina ere egingo du. 

Gabonak bitarte, kalez kale ibiliko dira argiak jartzen; faroletan, bestelako hiri-altzarietan eta eraikinetako fatxadetan. Lanek zenbait eragozpen eragin ditzakete egunerokoan, hala nola, aparkalekuak libre utzi beharra edo trafiko mozketa puntualak.