Laugarren urtez jarraian, Gure Zirkuak geldialdia egingo du Orion, eta abuztu osoa pasatuko du gurean. Abuztuaren 4an, ostegunarekin, hasiko dituzte emankizunak, eta hilaren 26ra arte, 16 saio egingo dituzte. Sarrerak Gure Zirkuaren webgunean daude eskuragai gaurtik hasita, uztailaren 17tik.
Lau astez, ostegunetik igandera eskainiko dute ikuskizuna, beti 19:00etan. Haur eta helduei zuzendutako proposamena da, betiko zirkuaren espiritua jasotzen duena, baina euskal
publikoarentzat egokituta eta euskaraz.
Astelehenean etorriko dira, eta Mendibeltz futbol-zelaiaren ondoko berdegunean prestatuko dute karpa, oriotarrei eta bisitariei harrera egiteko. Gozatu ikuskizunaz!