Gaztaina-postua egongo da Gabonetan Orion

Udalak bultzatuta, gaztaina erreak salduko dituen postu bat izango da Orion aurtengo Gabonetan. Postua Kaia kaleko espaloian dago instalatuta, Norteko iturriaren ondoan, orain arte txurrotegia zegoen toki berean.

2021eko urtarrilaren 9ra arte, arratsaldero-arratsaldero gaztaina erreak erosi ahal izango dira postu horretan. 16:30-21:30 bitartean egongo da irekita, eta soltean salduko ditu gaztaina erreak.