Gipuzkoa Dance Contest jaialdia izango da igandean kiroldegian

Argazkia: Garazi 2.0 (GDC)

Warda Mallal dantza-estudioak antolatuta, Gipuzkoa Dance Contest Hip Hop txapelketa egingo dute igandean, martxoak 9, kiroldegian. Goizeko 10:00etan zabalduko dituzte ateak, eta egun osoan zehar, dantzari askok parte hartuko dute ekitaldian. Sarrerak ahituta daude dagoeneko.

Euskal Herritik ez ezik, atzerritik etorritako taldeek ere parte hartuko dute. Dozena bat kategoria bereiziko dituzte eta, ohi bezala, nazioarteko epaimahaia izango du ekitaldiak.

Ekitaldi jendetsua

Urtero bezala, jendetza hurbilduko da igandean Oriora, eta baliteke horrek trafikoan eta aparkalekuetan eragina izatea. Pazientzia eskatzen die Udalak herritarrei.