Bihar, martxoaren 6an, zoladura konpontzeko lanak egingo ditu udal-brigadak Kale Nagusiaren bukaeran, Goiko kaleko parkearen parean. Lanek irauten duten bitartean, goizeko 8:00etatik 14:00etara, errepidea trafikoari itxita egongo da.
San Martin inguruko bizilagunek Txanka bidea erabili beharko dute, eta Goiko kalean bizi direnek, aldiz, Antxiola kalea. Barkatu eragozpenak.