Gizonezkoen neguko arropa biltzeko gune bat jarriko du bihar plazan Erein elkartasun-taldeak

 

Euskal Herrira iritsi berri den senegaldar-multzo baten premiei erantzuteko antolatu du bilketa, urgentziaz, Orioko Erein elkartasun-taldeak. Kanarietatik Bilboko Bolueta zentrora iritsitako 22 migratzaileei laguntzeko erabiliko da jasotzen den material guztia. Gunea Herriko Plazan jarriko da bihar, azaroak 11, 11:00etatik 13:00etara.

Gizonezkoentzako neguko arropak dira Erein elkartasun-taldeak bildu nahi dituenak: berokiak, jertseak, galtza luzeak, barruko kamisetak, oinetakoak, txapelak…