Harrera beroa jaso du patatxak herrian

 

Astelehenean heldu zen Juanita Larando patatxa Oriora. Jendez betetako moilak egin zion harrera Zumaiatik zetorren eskifaiari, eta azken bi egunetan, dozenaka bisitari mordoa ditu Herriko Plazan jarri duten erakusketak. Albaola Itsas Kultur Faktoriako arduradunak pozik daude “patatxaren sorterrian” jasotako berotasunarekin.

XVII. mendeko ontzia ikusgai izango da bihar arte, uztailak 14, goizeko 11:00etatik iluntzeko 20:00etara; eta ostiral goizean irtengo da Aiarantz. Agurtu aurretik, arraun irteerak antolatu dituzte gaur 17:00etan eta bihar 18:00etan. Izena emateko aukera dago oraindik, eta horretarako, turismo-bulegora joan behar da. Baldintza bakarrak, 16 urte baino gehiago izatea eta 8 kg-ko arrauna mugitzeko gaitasuna edukitzea dira.

Bihar, ostegunarekin, Xabi Solanok formatu txikiko kontzertua eskainiko du Mutiozabalen ekimenari amaiera emateko, 19:00etan.