Urtero bezala, oporraldiaz gozatzen ari diren neska-mutilentzako jolasak eta ikuskizunak bildu ditu Gabonetako programak. Hauek dira jarduera nagusiak:
Abenduaren 27a, asteazkena: Euskal mitologian oinarritutako jolasak.
Jokaik prestatutako proposamenak dira, 0 eta 12 urte arteko haurrentzat, eta 10:30etik 13:30era egongo dira kiroldegian.
Urtarrilaren 3a, asteazkena: Munduari itzulia 80 egunetan bakarrizketa.
Eriz Alberdi aktorearen eskutik, 18:00etan hasiko da saioa kultur etxean, eta gonbitak ere bertan daude eskuragai.
Urtarrilaren 4a, osteguna: Puzgarriak.
Kiroldegian egongo dira, goiz eta arratsaldez: 10:00-13:00 eta 16:00-19:00 artean.
Urtarrilaren 5a, ostirala: Erregeen Kabalgata.
Goizean erregeen karterua ibiliko da kalez kale, eta 11:30ean hasita, ohiko ibilbidea egingo du.
Arratsaldean, aldiz, Erregeen Kabalgata egingo da 18:00etatik aurrera. Hauxe izango da ibilbidea: Aita Lertxundi, Ibai Ondo, Herriko Plaza, Eusko Gudari, Arrantzale, kiroldegia.
Gozatu oporrez, gazteak!