Haurrentzako bigarren filosofia-saioa larunbatean egingo da

 

Jolasetik abiatuta, LH5 eta LH6 mailetako haurrei zuzendutako filosofia-saioa antolatu zuten Jakinmin elkarteak eta Txurrumuski aisialdi-taldeak martxoan, Udalaren laguntzarekin. Saioak izandako arrakasta ikusita, ekimenari jarraipena ematea erabaki dute, eta apirilaren 5ean jarri dute bigarren hitzordua, larunbatarekin.

Gaztelekuan izango da, 17:00etan hasita, eta Jakinmin praktika filosofikoen elkarteko kide batek bideratuko du. Ordu eta erdiko iraupena izango du, eta doan izango da.

Interesa dutenek, lotura honen bidez eman behar dute izena. Animatu!