Haurreskolak aldatu egin du izena emateko modua

Haurreskolen partzuergoak haurrek izen-emateko modua aldatzea erabaki du aurten: orain arte urtean hiru aukera izaten ziren haurrak matrikulatzeko, baina, aurrerantzean, izena emateko epea etengabe egongo da zabalik ikasturtean zehar. Hurrengo ikasturtean izena emateko, bestalde, deialdi bakar bat izango da urtean, apirilean egingo dena.

Beraz, aurten ez da egingo orain arte urtearen hasieran egiten zen matrikulazio-kanpaina. Haurra matrikulatu nahi duten gurasoek Maria Maestra haurreskolara telefonoz deitzea besterik ez dute, nahi dutenean, eta han esango diete zein tramite bete behar dituzten. Hauek dira Orioko haurreskolarekin harremanetan jartzeko telefonoa eta posta elektronikoa:

Informazio gehiago Orioko Maria Maestra Haurreskolaren Facebook-eko orrialdean.