Haurreskolak Partzuergoko zentroetan izena emateko epea hilero irekitzen da, hilaren 1etik 10era, beti ere, plaza libreak badaude. Eta onartuak diren haurrek hurrengo hilabeteko lehen eskola egunean hasten dute ikasturtea. Bada, Maria Maestra haurreskolan abenduan hasi nahi duten haurrentzako izen-ematea zabalik da azaroaren 10era arte.
Izen-ematea online edo presentzialki egin daiteke, eta interesa duten familiak zuzenean jarri daitezke harremanetan Orioko haurreskolarekin:
- 943890625
- mariamaestra.orio@haurreskolak.eus
