Udalak joan zen asteazkenean, martxoak 18, egin zuen herri baratzeak adjudikatzeko zozketa, jendaurrean, eta behin betiko zerrenda lotura honetan kontsultatu daiteke. Honekin, 46 lursailen adjudikazio prozesua itxitzat eman da, eta datozen egunetan Udala harremanetan jarriko da erabiltzaileekin txabolako giltzen banaketaren berri emateko.
Zerrendan zehaztuta daude 2tik 47ra arteko partzelen erabiltzaileak, 46 guztira. Hortik aurrerakoak, itxaron zerrendan geratu dira, eta aldaketak baleude, zerrendaren ordena erabiliko du Udalak plazak banatzeko.
