Herri-baratzeetarako zozketan parte hartuko dutenen behin-behineko zerrenda argitaratu du Udalak

Udalak beste pauso bat eman du herri-baratzeak adjudikatzeko prozeduraren barruan eta, behin eskaerak aurkezteko epea bukatuta (joan den urtarrilaren 23an), onartuen eta baztertuen behin behineko zerrenda argitaratu du. Zerrenda udaletxeko iragarkien taulan dago ikusgai.

Interesatuek 5 laneguneko epea daukate zerrendari alegazioak aurkezteko. Epe hori, beraz, otsailaren 26ean bukatuko da.

Behin epea pasatuta eta izan litezkeen alegazioei buruzko erabakia hartuta, Udalak behin betiko zerrenda argitaratuko du eta zozketaren data iragarriko du. Zozketa horretan, partzelen adjudikazioak eta itxaron-zerrendaren hurrenkera definituko dira.