Herriko saneamendu-sisteman egiten ari diren lanak eta Korrikaren etorrera bateratzeko, gaur arratsalderako aurreikusitako lanak bihar egitea erabaki dute Orioko Udalak eta lanen kudeaketaz arduratzen ari den Gipuzkoako Ur Kontsorzioak, hau da, martxoaren 25 arratsaldetik martxoaren 26 goizera pasatuko dira. Ondorioz, gaur arratsaldean ez da errepide mozketarik izango; baina bihar goizean, herritik irteteko, Txanka-hondartza bidea erabili beharko da, 8:00etan hasi eta lanak bukatu arte.
Eguraldiaren arabera, baliteke aldaketa gehiago egin behar izatea. Kasu horretan, udaltzainak ibiliko dira herriguneko trafikoa bideratzen. Barkatu eragozpenak.
