Herriko txaranga sortzeko bilera irekia deitu du Udalak otsailaren 22an

 

Herriko festa eta ekitaldi nagusiak girotuko dituen herriko txaranga sortzen laguntzeko asmoa du Orioko Udalak. Horretarako, bilera irekia deitu du otsailaren 22an, asteazkenarekin, eta herriko musikari eta musikazale guztiei zabaldu die parte hartzeko gonbita. 19:00etan izango da bilera, kultur etxean.

Herrian badaude herritarren ekimenez sortutako talde eta elkarteak, musikaren ingurukoak: Salatxo abesbatza, Harribil dantza taldea, musika-taldeak… baina txaranga baten falta nabarmena dago, herriko festa eta ekitaldi nagusiak girotzeko (jaiak, Balearen Eguna, Gabonak, alironak…). Hutsuneari erantzuna emateko, Orion txaranga bat sortzeko baliabideak jartzeko prest dago Udala, herritarrek horretarako interesa azaltzen badute.

Horregatik, oriotarren iritziak ezagutzeko eta proiektuari forma ematen hasteko, bilera irekia egingo da otsailaren 22an, asteazkenarekin; 19:00etan kultur etxean. Gaian interesa duten eta egitasmoan laguntzeko prest dauden guztiek parte hartu dezakete bileran.