Bilera urtarrilaren 25ean izango da, asteartearekin, 14:30ean, Salatxo aretoan.
Orioko Udala prestatzen ari den euskara-planaren lanketaren barruan, lantalde bat osatu da herriko dendari, tabernari eta ostatu-jabeekin. Lantalde horrek bi bilera egin ditu dagoeneko (azaroaren 2an eta 30ean) eta datorren asteartekoa izango da hirugarrena eta azkena.
Udalak zuzenean gonbidatu ditu bilerara herriko dendari, tabernari eta ostatu-jabeak, baina gaiarekin interesa duen edozeinek parte hartu dezake.