Hondartzako komun autogarbitzailea abuztuaren hasieran egongo da martxan

 

Herritarrengandik jasotako eskaerari erantzunez, Orioko hondartzan, ahateen gunearen ondoan, komun autogarbitzaile bat jartzeko lanak egin zituen maiatzean Udalak. Servicios Públicos Ibéricos enpresa arduratu zen obraz, eta lanek sei asteko iraupena izango zutela aurreikusi zuten. Baina hornidura arazoak medio, komunaren irekiera atzeratu egin da.

Obraren zatirik handiena bukatuta dago, eta komuna gaur iritsi da, uztailaren 27an. Datozen egunetan egingo dute instalakuntza, eta datorren astean egongo da martxan komuna.