Hondartzako sorospen-zerbitzua aurreratu egingo da aurten

 

Gipuzkoako kostaldeko herrietan bezala, Orion ere ekainaren 15ean irekiko da aurten hondartza-denboraldia, eta irailaren 15era arte iraungo du. Herritarrengandik jasotako eskaerari erantzunez, sorospen-zerbitzua luzatzea erabaki du aurten Udalak eta hala jaso du zerbitzua adjudikatzeko lizitazio berrian. 

Ondorioz, sorospen-zerbitzua ekaineko lehen bi asteburuetan ere eskainiko da (ekainak 3-4 eta 10-11), eta denboraldiaren amaieran ere bai, iraileko azken hiru asteburuetan (16-17, 23-24 eta 30-urriak 1).

Antillako kabinak, aldiz, ohi bezala izango dira martxan, ekainaren 15etik irailaren 15era. Egunero egongo dira zabalik, 11:00etatik 22:00etara, eta komunak eta dutxa hotzak doakoak izango dira. Aulkiak, surf-taulak eta eguzkitako aterkiak takiletan uzteko aukera ere izango da, eta prezioak hauek izango dira:

– Aulkiak, paipoak eta eguzkitako aterkiak: Eguna, 0,6 euro; astea, 2,50 euro; hilabetea, 7,50 euro; eta denboraldi osoa, 20 euro.

– Etzaulkiak eta surf-taulak: Eguna, 0,8 euro; astea, 4,5 euro; hilabetea, 12,50 euro; eta denboraldia, 30 euro.