Ibai Ondo kalea itxita egongo da abuztuaren 4an, 09:00-13:00 bitartean

 

Ibai Ondo kalean jarri berri dituen zebrabide altxatuak pintatu behar ditu Udalak ostegunean, abuztuak 4, eta, beraz, bidea itxita egongo da trafikorako goizean, lau bat orduz: 09:00etatik 13:00ak ingurura.

Ibai Ondo pasealekuan aparkatuta dauden ibilgailuak erretiratu egin behar dira goizeko 08:30erako. Pintaketa-lanak bukatu bitartean, Txanka-hondartzako bidea erabili beharko da herritik ateratzeko. Barkatu eragozpenak.