Igandean egingo da aurtengo artisau-azoka

Maiatzaren 8an, igandearekin, egingo da aurten artisau-azoka. Goizez izango da zabalik, 10:00etatik 14:00etara, eta era askotako artisautza-lanak erakutsi eta salduko dira. Aurtengoa azokaren 27. edizioa izango da, aurreko bi urteetako etenaldiaren ondoren.

Postu guztiak Herriko Plazan jarriko dira, 13 guztira. Horien artean 6 Orioko eta Aiako artistenak izango dira.