Iraileko azken hiru asteburuetan ere sorospen-zerbitzua izango da Antillako hondartzan

 

Gipuzkoako kostaldeko herrietan bezala, Orion ere ostiral honetan, irailak 15, bukatuko da hondartzako denboraldia. Larunbatetik aurrera, beraz, Antillako kabinak itxita egongo dira, baita komunak eta dutxak ere. Hala ere, herritarrengandik jasotako eskaerari erantzunez, sorospen-zerbitzua iraileko azken asteburura arte luzatuko da.

Honenbestez, iraileko azken hiru asteburuetan, hau da, 16-17an, 23-24an eta 30-1ean, udako ohiko zerbitzua emango dute sorosleek, eta bainua kontrolatuta egongo da.