Jesus Cisneros oriotarrak hitzaldia emango du ostegunean errioaren funtzionamenduari buruz


Jesus Cisneros Agirre doktorea da Ozeanografia Fisikoan eta hitzaldia emango du Arraunetxen, erabilera anitzeko aretoan, ekainaren 6an, 19:00etan. Hitzaldia gaztelaniaz izango da eta, bertan, errioaren funtzionamendua gobernatzen duten prozesuak azalduko ditu Jesus Cisnerosek.

Estuarioak dira itsas eremuen artean ulertzeko zailenak, ur kontinentala eta itsasoko ura elkartzen diren tokiak baitira. Hitzaldian, Oria ibaiko uren dinamika nagusiak azalduko ditu Cisnerosek, ur kontinentalaren eta itsasoko uraren sarrera aztertuz. Bideoak eta parte-hartzaileen esperientziak ere partekatuko dira.