Euskara gara lelopean, 2026ko martxoaren 19tik 29ra egingo da 24. Korrika, Atharratzetik Bilbora. Eta horren etorrera eta jarduera osagarriak antolatzen hasteko, bilera irekia egingo da ostegun honetan, abenduak 11, 18:30etik aurrera Salatxo aretoan. Bilera irekia izango da, eta saioan parte hartzera gonbidatuta daude herriko eragile eta norbanako guztiak.
