Kultur agenda indartsua antolatu du Udalak uztail-abuztuetarako

Iaz bezala, kultur agenda indartsua antolatu du Udaleko Kultura batzordeak uztail-abuztuetan. Aurten ere festak ospatzeko aukerarik izan ez denez, aurrekontuan horretara bideratuta zeuden diruak kultur ekitaldi seguruetan gastatzea erabaki du Udalak eta agenda indartsu bat antolatu du udan, kultur eskaintza zabal eta erakargarriarekin.

Gaur bertan jarriko dira salgai agendako lehen ekitaldirako sarrerak: Eñaut Elorrietaren kantaldia izango da uztailaren 9an eta gaur arratsaldetik aurrera izango da aukera kultur etxean sarrerak erosteko. Udan zehar antolatuko diren gainerako ekitaldi guztiak doanekoak izango dira. Asko plazan izango dira, Udalak bizitza eman nahi dio-eta herriak irabazi zuen espazio ireki berriari.

Euskaratik eta euskaraz

Iaz bezala, euskal kultura indartzeko eta erakusteko baliatu nahi du Udalak udako kultur programazioa.

Aurten ere, Gure Zirkua izango dugu futbol-zelaiaren ondoko gunean, Udalarekin hala adostuta. Uztailaren 15etik aurrera izango da Gure Zirkua Orion eta pentsatzekoa da aurten ere Euskal Herri osoko jendea erakarriko duela horrek gure herrira, zirkua euskaraz gozatzera.

Hau da Udalak antolatutako udako kultur agenda:

Uztailak 9, ostirala

19:00 Eñaut Elorrietaren kantaldia kiroldegian. 10 euro

Uztailak 10, larunbata

22:00 Zinea hondartzan: Lur eta Amets

Uztailak 15etik aurrera

Gure Zirkua, futbol-zelaiaren ondoko gunean

Uztailak 24, larunbata

22:00 Zinea hondartzan: Si yo fuera rico

Uztailak 28, asteazkena

22:00 Zinea zirkuko karpan. Oraindik zehaztu gabeko filma, zirkuari buruzkoa

Uztailak 30, ostirala

20:00 Bulego taldearen kontzertua plazan

Abuztuak 7, larunbata

22:00 Zinea hondartzan: Jumanji The Next Level

Abuztuak 11, asteazkena

22:00 Zinea zirkuko karpan. Oraindik zehaztu gabeko filma, zirkuari buruzkoa

Abuztuak 13, ostirala

20:00 Strapalucio txaranga plazan

Abuztuak 18, asteazkena

19:30 Kimua dantza-kolektiboa plazan

Abuztuak 20, ostirala

22:00 Zinea hondartzan: Bihurri, jauretxetik kale gorrira

Abuztuak 21, larunbata

20:00 Kalakan taldea plazan

Abuztuak 28, larunbata

20:00 Kilimak taldea plazan