Lanbideren Next Generationeko dirulaguntzen bidez, kultur teknikari laguntzaile bat kontratatzeko deialdia egin du Udalak. Izen-ematea zabalik egongo da urriaren 6ra arte, eta eskaerak Lanbideren bidez helarazi beharko dira. Hemen eskaintza.
16 eta 29 urte arteko gazteei zuzendutako aldi baterako lan-kontratua da, eta praktika profesionala lortzeko helburua du. Hauek dira bete beharreko baldintza nagusiak:
- 16 eta 29 urte artean izatea
- 3 urte baino gutxiago igaro izana eskaintzan zerrendatuta dauden titulazioetako bat eskuratu zenetik.
- Aurrez titulazio horri lotuta praktika profesionala lortzeko kontraturik egin ez izana.
- EGA ziurtagiria edo baliokideren bat izatea.
Xehetasun gehiago, Lanbideren eskaintzan.