Alde batetik, teknologia berriak jardun profesionalean txertatzeko bost prestakuntza-tailer eskainiko ditu Urola Kostako Udal Elkarteak. Bestetik, bestelako sektoreetan esku-hartzeak egiteko gaituko dira kultura eta sormen alorreko profesionalak.
Azken urteetan, eskualdeko Kultura eta Sormen Industrien (aurrerantzean KSI) sektorea suspertzeko ahalegin berezia egin du Udal Elkarteak. Bide horri jarraiki, irailean hasi eta azarora bitartean, eskualdeko kultura eta sormen arloko eragileentzako prestakuntza eskaintza zabala antola da.
IKT konponbideak, sektorearen zerbitzura
SPRIren “Ekintzaile, Autonomo eta mikroenpresentzat ezarritako IKT konponbideak- Inplantalariak” zerbitzuaren baitan, bost prestakuntza-tailer eskainiko dira. Ekimenaren helburua da KSI alorreko ekintzaileei, autonomoei nahiz enpresa txikiei baliabideak eskaintzea euren jardueretan teknologia berriak ahalik eta etekin handienarekin txertatu ditzaten.
Lan-saio bakoitzean teknologia berrien alorreko alderdi zehatz bat landuko da. Prestakuntza tailer guztiak aurrez aurrekoak izango dira: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza nagusian, goizez, 09:30etik 12:30era.
Prestakuntza tailerren eskaintza Urola Kostako Udal Elkartearen webguean eskuragai dago.