KZguneko tutoretza-zerbitzua martxan izango da maiatzaren 24an

 

Bihar, maiatzak 24, KZguneko tutoreak Orio bisitatuko du 16:00etatik 19:30era. BakQ eta Metapostaren kudeaketari, nabigazioari eta teknologia berriei lotutako zalantzak argitzeko aukera izango da, eta ez da aurretik hitzordurik hartu beharko.

KZguneak ikastaroak eskaintzen baditu ere, oraingoan ez da gutxieneko pertsona- kopurua (bi lagun) bildu gai zehatz baten inguruan aritzeko. Baina tutorea KZgunean izango da, eta nahi duenak aukera izango du teknologia berriekin lotutako zalantzak argitzeko: BakQ ziurtagiria nola tramitatu, posta elektronikoa, nabigazioa…

Informazio gehiago behar izanez gero, hauek dira harremanetarako bideak: tutor.orio@kzgunea.net eta 945 062 555.