Larunbatean egingo dute Orioko arraunlari beteranoen traineru-estropada


Arraunlari beteranoen La Salve ligako egutegiaren barruan, Orioko estropadaren bederatzigarren edizioa egingo dute ekainaren 17an, larunbatarekin. Badok13
arraunlari beteranoen elkarteak antolatutako proba da eta hiru txandatan jokatuko da, 16:00etan hasita.

Salatxo tabernaren parean hasi eta, errioan gora, 1.750 metroko bi luze eta ziaboga bakarra egin beharko dituzte traineruek. Estropada-eremua kale bakarrekoa izango da, eta erlojuaren kontra irtengo dira, 2 minutuero.

Guztira, 6 tripulazioko 3 txanda egingo dira, 16:00etan hasita, eta txanden artean 5 minutuko denbora-tartea utziko da (bigarren txanda 16:30ean irtengo da eta hirugarrena 17:00etan, gutxi gorabehera).

Hauek izango dira hiru txandak:

Lehen txanda.
1. Iberia B
2. Badok 13 B
3. Getxo B
4. Plentzia B
5. Bilbao B
6. Trintxerpe
7. Aizpurua

Bigarren txanda.
1. Santurtzi
2. Ibaialde
3. Sestao
4. Mundaka
5. Iberia
6. Zumaia

Hirugarren txanda.
1. Bilbao
2. Plentzia
3. Getxo
4. Badok 13
5. Pontejos
6. Fortuna

Sari-banaketa

Bandera estropadaren amaieran emango zaio irabazleari, uretan, eta gainerako sariak ontzi guztiak lehorreratutakoan banatuko dira, La Salveren karpan, Arraunetxeren parean. Euria edo eguraldi txarra egiten badu, Arraunetxe barruan egingo da sari-banaketa.