Gipuzkoako Foru Aldundiak Nazioarteko Flysch Organo Jaialdiaren 13. ekitaldia antolatuko du uztailean, Debako, Zumaiako, Getariko eta Orioko Udalekin elkarlanean. Orion abiatuko dira entzunaldiak larunbat honetan, uztailak 1, Peio Irigoien txistulariaren eta Ignacio Arakistain organo-jotzailearen emanaldiarekin. Sarrera doakoa izango da.
Kontzertua Orioko elizan izango da eta 20:00etan hasiko da.
Uztaileko gainerako larunbatetan, hauek izango dira emanaldiak:
• Zumaia, uztailak 9, 21:00: Mar Vaqué organo-jotzailearen eskutik, zinema musikatua.
• Getaria, uztailak 15, 20:15: Enrique Abello tronpeta-jotzailearen eta Santiago Banda organo-jotzailearen kontzertua.
• Deba, uztailak 23, 12:30: Jone Martinez sopranoaren eta Miriam Cepeda organo- jotzailearen emanaldia.
• Deba, uztailak 29, 20:00: Miriam Hontana biolin-jotzailearen eta Daniel Oiarzabal organo-jotzailearen saioa.