Urtero garai honetan bezala, Udalak errolda fiskal hauek onartu ditu: ibiak (pasabideak), terrazak (bide publikoaren okupazioa), herri-baratzak eta auto-taxien lizentzia. 2023ko egutegi fiskalaren arabera, zerga horiek ordaintzeko borondatezko epea atzo, urriaren 2an, zabaldu zen, eta azaroaren 10era arte iraungo du.