Maiatzaren 12an, ostiralarekin, Etxebarrian hasiko da Itzulia Women 2023 txirrindulari-proba, eta hirugarren eta azken etapa, hilaren 14koa, Donostian hasi eta bukatuko da. Oriotik azken egun horretan pasatuko da, arratsaldez, eta hondartzako irteera moztuta egongo da 18:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera.
Igeldotik etorriko dira txirrindulariak eta Txanka-hondartzako bidetik barrena, Ortzaikako errotondaraino egingo dute bidea eta handik Usurbil aldera hartuko dute.
Txirrindulariak ez dira herrigunetik pasatuko, baina autopistako irteera eta N-634 errepidea ordubete inguruz egongo dira moztuta. Tarte horretan, ibilgailuek Ibaiondotik barrena atera beharko dute herritik, eta Donostiarantz joan nahi izanez gero, Zarautza jo beharko dute, autopista hartzera. Barkatu eragozpenak.