Moilako errepidea itxita egongo da ostiral eta astelehen goizean

 

Mutiozabal Festa ospatuko dugu herrian bihartik igandera, urriaren 6tik 8ra, eta programazioan ageri den moduan, Albaolak eraikitako sei ontzi Herriko Plazan izango dira ikusgai egunotan. Erakusketa muntatzeko eta desmuntatzeko, garabi batek altxako eta garraiatuko ditu ontziak moilatik. Beraz, garabia moilan den bitartean, errepidea erabat itxita egongo da bost orduz.

Muntaketa-lanak ostiralean, urriak 6, egingo dituzte; eta desmuntaketa, berriz, astelehenean, urriak 9. Bi egunetan, goizeko 9:00etatik 14:00ak bitarte itxiko da errepidea bi noranzkotan, eta beraz, herritik irteteko, Txanka-Hondartzako errepidea erabili beharko da bitartean. Barkatu eragozpenak.