N-634 errepidean, Anibarko Portuko parean, zenbait lan egin behar dituzte eta, hori dela eta, bi erreietako bat itxiko dute gauez hiru egunetan, asteartetik ostegunera, iluntzeko 20:00etatik goizeko 06:00ak arte. Autoen pasaera semaforo bidez kontrolatuko da, eta ibilgailuek txandaka pasatu beharko dute ordu horietan.
Egin beharreko lanak dira eta, trafikoan ahalik eta eragin txikiena izateko, gauez egitea erabaki dute. Barkatu eragozpenak.