Bentako bidean, Etxaizetik gorako errepidearen zati bat behera etorrita dago eta luizi-arriskua dago gune horretan. Hori dela-eta, datorren astean egingo dituzte konponketa-lanak, hain zuzen, urriaren 24tik 28ra, astelehenetik ostegunera. Epe horretan errepidea erabat itxita egongo da.
Bertakoek bakarrik izango dute errepidea erabiltzeko aukera, eta behar-beharrezko joan-etorriak baizik ez egiteko eskatu die Udalak, konponketa-lanak ahalik eta gutxien oztopatzeko. Udaltzainak inguruan izango dira, trafikoari lotutako arazoak bideratzeko.
Lanok amaitutakoan, azaroan asfaltatuko dute errepidea.