Osakidetzak gaur goizean jakinarazi dio Udalari egin berri duen analisiaren arabera, enterococos intestinalis bakterioaren maila onartutakoa baino altuagoa dela, berriro. Horregatik, hondartzan eta ibaian bainatzea debekatuta geratu da ostera, analisi berriak egin arte.