Osakidetzak ekainaren 20an egindako uraren analisiaren ondoren, Antilla hondartzan eta ibaian bainatzeko debekua ezarri zen, enterococos intestinalis bakterioaren maila onartutakoa baino altuagoa zelako. Gaur egindako azterketak, aldiz, erakutsi du kalitate- irizpideak betetzen dituela urak, eta beraz, bainatzeko debekua altxa egin da.