Lera taldeak mimo handiz prestatzen du urtero abenduaren 24ko Mari Domingiren eta Olentzeroren etorrera. Baina herrian horren maitatua den ekitaldiak prestaketa-lan handia eskatzen du, eta egunean bertan ere jende asko behar izaten da. Horregatik, etorrera antolatzeko bilera irekia egingo dute bihar, urriak 18, 19:30ean Salatxo aretoan.
Ekitaldiaren antolaketan parte hartu nahi duten 18 urtetik gorako herritarrei zabaldu diete deialdia, eta beso zabalik hartuko dituzte bertaratzen diren guztiak.