Oria Bizi elkarteak helduentzako ate irekien saio gehiago egingo ditu urriaren 4an eta 12an

 

Oria Bizi elkarteak herritarren bizitza aktiboa sustatzea du helburu, modu jarraituan praktikatutako lehiarik gabeko arraunaren bidez. Elkarteak egiten duena herritarrei azaltzeko eta eskaintzen dituen baliabideak ezagutarazteko, ate irekien saioak egin zituen irailaren 20an eta 21ean, eta formatua errepikatuko dute urriaren 4an eta 12an, ostirala eta larunbata, hurrenez hurren.

Saio horietan parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea galdetegi honen bidez. Hainbat hitzorduren artean aukeratu daiteke:

  • Ostirala, urriak 4: 16:30
  • Ostirala, urriak 4:  17:15
  • Ostirala, urriak 4:  18:00
  • Ostirala, urriak 4:  18:45
  • Larunbata, urriak 12: 9:30
  • Larunbata, urriak 12: 10:15
  • Larunbata, urriak 12: 11:00
  • Larunbata, urriak 12: 11:45

Oria Bizi elkarteak Orioko Udalaren laguntza jasotzen du urte osoko jarduera aurrera eramateko.