ORIOKO HIRI-MUGIKORTASUN JASANGARRIRAKO PLANA: herritarrei irekitako saioa urriaren 15ean

Orioko Hiri-Mugikortasun Jasangarrirako Plana osatzeko prozesuaren barruan, herritarrei eta herriko eragileei irekitako bilera egingo da urriaren 15ean, 18:00etan, Udalbatzar aretoan.

Saioaren helburua Orioko mugikortasunaren inguruko diagnostikoa osatzea izango da eta etorkizuneko ekintza-plana diseinatzen hastea. Horretarako, herritarren iritziak, esperientziak eta proposamenak jasotzea ezinbestekoa izango da.

Udalak herritarrak eta eragileak saioan parte hartzera gonbidatu nahi ditu, bakoitzaren ekarpenek herriko mugikortasun-eredu jasangarriagoa diseinatzen lagunduko baitute.

Saioa Bizikerreko Ander Irazustak gidatuko du, Hiri-Mugikortasun Jasangarrirako Plana lantzen ari den taldeko kideak.