Julen Alonso eta Oinkariren HARIA ikuskizunerako sarrerak, asteazkenetik aurrera salgai

Udazkeneko programazioaren barruan, Julen Alonso eta Oinkarik HARIA ikuskizuna eskainiko dute urriaren 23an, Karela Kiroldegian.

Sarrerak asteazkenean jarriko dira salgai, 17:00etatik aurrera, Turismo-bulegoan eta online, Entradium bidez. Online erosteko esteka udalaren sare sozialetan argitaratuko da.

10 euroko prezioa izango dute, eta pertsona bakoitzak gehienez 4 sarrera erosi ahal izango ditu.