Herritarren parte-hartzea eskatzen duten hainbat proiektu ditu eskuartean Orioko Udalak; tartean, herriko kultur egoeraren plan estrategikoa. Horri lotuta, herriko eragileekin lan-saioa egin zuen pasa den larunbatean, Kosta Tailerrean, eta 46 herritar elkartu ziren, 2028an Orioko kulturak izan behar duena zirriborratzen hasteko pixkanaka. Saioa oso emankorra izan zen, eta Udalak eskerrak eman nahi dizkie bertan parte hartu zuten guztiei.
Datozen hilabeteetako lan-lerro nagusiak marrazten hasteko baliagarria izan zen hitzordua, eta saioan nagusitu zen giro ona ere nabarmendu nahi du Udalak. Lan-saioaren amaieran, gainera, hirugarren eta azken deialdiaren hitzordua adostu zuten: ekainaren 8an izango da, larunbatarekin. Gorde agendan!