Arrantzale Eguneko dantza prestatzeko lehen entsegua maiatzaren 15ean izango da

Argazkia: Rosana Arruti.

 

Joan den asteazkenean, apirilak 24, egin zuten 2024ko Arrantzale Eguna prestatzeko lehen bilera, eta horren ostean, maiatzaren 15ean, egingo dute dantzako lehen entsegua, 19:00etan Gaztetxean.

Entsegu irekia da eta edozeinek parte hartu dezake. Adin guztietako dantzari eta figuranteak behar dira taldea osatzeko eta ez da beharrezkoa dantzan aritutakoa izatea. Animatu!