Orioko Udalak udal-plantillako 47 lanposturen deialdia egin zuen udaberrian. Hautagaiek aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, behin betiko zerrendak prestatu zituen epaimahaiak, eta onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda horiek aste honetan argitaratu dira Estatuko Aldizkari Ofizialean. Izangaiek 10 laneguneko epea dute orain, alegatutako merituak egiaztatzeko agiriak aurkezteko.
Behin betiko zerrendak ez ezik, Epaimahai Kalifikatzailearen izendapena ere argitaratu da aldizkari ofizialean. Zerrendak bi egunetan argitaratu dira aldizkarian; hauek dira ostegunean, irailaren 28an, argitaratutako lanpostuak (agiriak aurkezteko epea: urriaren 13ra arte):
- Ekonomia-teknikaria
- AOT
- Administraria
- Garbitzailea
- Eginkizun anitzetarako ofiziala
- Harreragilea (Turismo)
- Harreragilea (Kanpina)
- Harreragile-arduradun
- Mantentze-arduradun
- Eginkizun anitzetarako langile-guarda
- Irakasle – zuzendaria
- Irakasle –flauta
- Irakasle – biolina
- Irakasle – trikitixa
- Irakasle – eskusoinua
- Irakasle – gitarra klasikoa
- Irakasle – biolontxeloa
Eta beste hauek, atzo, irailaren 29an, argitaratutakoak (agiriak aurkezteko epea: urriaren 16ra arte):
- Administrari-laguntzaile
- Irakasle – perkusioa
- Irakasle – tronpeta
- Irakasle – dantza
- Irakasle – kantua
- Irakasle – klarinetea
- Irakasle – pianoa
Agiriak Udalaren webgunearen bidez aurkeztu daitezke, hemen sartu eta nork bere prozesua hautatuta.