Orioko Udala turismo-bulegoko harreragile baten bila dabil, Aste Santurako

Orioko Udalak turismo-bulegoko harreragile bat kontratatzeko lan-eskaintza argitaratu du Lanbiden, Aste Santurako, eta izena emateko epea zabalik dago apirilaren 4ra arte.

Apirilaren 15etik 27ra turismo-bulegoko harreran lan egingo duen pertsona baten bila ari da Udala, 13 egunez, lanaldi osoan. Deialdiaren baldintzak hemen daude eskuragarri. Eta interesa dutenek Lanbideren bidez tramitatu beharko dute eskaera.

Informazio osagarria, hemen.