Orioko Udalak X (Twitter) sarean zeukan kontua desaktibatu du

 

X (Twitter) sareak azkenaldian hartu duen joera eta kutsu atzerakoia ikusita, Orioko Udalak desaktibatu egin du han zeukan kontua eta, aurrerantzean, ez du edukirik zabalduko kanal horren bidez.

Udalaren gainontzeko sare eta informazio-kanalek irekita segituko dute oraingoz. Gerora izan daitekeen edozein aldaketa udal-webgunearen bitartez jakinaraziko du Udalak, hori baita herritarrei informazioa emateko daukan baliabide nagusia, gukoriori.eus webgunearekin batera.