Euskal Herriko Musika eta Dantza Hezkuntzaren sektoreak topaketa bat antolatu zuen urtarrilaren 25erako, Palestinako herriari elkartasuna adierazteko eta genozidioaren amaiera eskatzeko. Ekitaldi hura bertan behera geratu zen eguraldi txarragatik, eta igande honetan egingo da, otsailaren 16an.
Donostiako udaletxearen parean izango da hitzordua, Alderdi Ederren, 12:00etan. Euskal Herriko txoko askotako ikasleekin batera, Orioko Danbolin Musika eta Dantza Eskolako biolineko eta txistuko zenbait ikaslek parte hartuko dute.