Orioko Udalaren 2023ko aurrekontu orokorra webgunean dago, kontsultagai

 

Udalbatzarrak Udalaren 2023ko aurrekontu orokorra eta haren exekuzioari buruzko udal-araua onartu zituen, aho batez, azaroaren 30eko ezohiko bilkuran. Behin jendaurreko epea beteta inork alegaziorik aurkeztu gabe, onarpena behin betikoa da dagoeneko eta aurrekontua webgunean zintzilikatu du Udalak, LOTURA HONETAN.

Aurrekontua 9.039.179 eurokoa da. Gastuak sei kapitulutan banatuta daude:

  1. Pertsonal-gastuak: 3.780.159,00 euro
  2. Ondasun arrunten eta zerbitzuen gastuak: 3.385.320,00 euro
  3. Finantza-gastuak: 6,00 euro
  4. Transferentzia arruntak: 1.625.332,00 euro
  5. Kreditu globala: 125.000,00 euro
  6. Inbertsio errealak: 123.362,00 euro

Eta sarrerak, beste zazpitan:

  1. Zuzeneko zergak: 1.458.362,00 euro
  2. Zeharkako zergak: 70.000,00 euro
  3. Tasak eta bestelako zergak: 1.848.989,00 euro
  4. Transferentzia arruntak: 5.416.710,00 euro
  5. Ondare-sarrerak: 205.118,00 euro
  6. Inbertsio errealak besterenganatzetik eta hirigintzako jardueratatik jasotakoak: 40.000,00 euro
  7. Kapital-transferentziak: 0 euro

Xehetasun guztiak jakiteko, ikusi dokumentu osoa hemen.

Eta aurrekontuaren zertzelada nagusiak zein diren, berriz, azaroaren 30eko udalbatzarraren laburpen honetan irakurri daiteke.